Hezkuntzaren arloko doktorego industrialak hizpide izan dituzte Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan Doktorego Programaren 11. ikerketa jardunaldian

Atzealdea

Hezkuntzaren arloko doktorego industrialak hizpide izan dituzte Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan Doktorego Programaren 11. ikerketa jardunaldian

Doktorego Programa

Hezkuntzaren arloko doktorego industrialak hizpide izan dituzte Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan Doktorego Programaren 11. ikerketa jardunaldian

Eskoriatzako campusean egindako jardunaldian, Mondragon Unibertsitateko eta Kataluniako Vic-Universitat Centraleko ikertzaileek hartu zuten parte.

2023·10·09

$titulo.getData()


Pasa den irailaren 29an, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Universitat de Vic-Universitat Central de Catalunyk Hezkuntza Berrikuntza eta Esku Hartzearen Doktorego Programaren 11. Ikerketa Jardunaldia  antolatu zuten Eskoriatzako campusean. Edizio honetako zeharkako gaia izan da hezkuntzaren arloko industria-doktoretzak.

 

 

 

Jardunaliaren irekiera egin zuten Mondragon Unibertsitateko Iñaki Larrea eta UVic-UCCko Llorenç Comajoan-Colomé Berrikuntza eta Esku Hartzeko Doktorego Programaren koordinatzaileek eta Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Marta Otero UVic-UCCko Doktorego Eskolako zuzendariak.

 

Hitzaldiak hasi ziren Nekane Errasti Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza ikasketen koordinatzaileak eta Marta Otero UVic-UCCko Doktorego Eskolako zuzendariak egindako aurkezpenarekin. Doktorego industriala: ikertzeko beste modu bat izeneko ponentzian, hizlariek nabarmendu nahi izan zuten industria-doktoregoek ezagutza transferitzeko eta gizartea eraldatzeko eskaintzen dituzten aukerak.

 

Ondoren, Jaione Uriarte Mondragon Unibersitateko doktoregaia eta Arizmendi ikastolako irakaslea, eta Zigor Ibarzabal Euskal Herriko Ikastolak elkarteko koordinatzailearen txanda etorri zen. Doktoregoa industria aipamenarekin Hezkuntzan, zergatik ez? Euskal Herriko Ikastolen kasua aurkezpenean, hizlariek sakondu zuten Mondragon Unibertsitateko ikastetxeen eta ikertzaileen arteko lankidetzak bigarren hezkuntzan ebaluazio-sistema diseinatzeko eta ezartzeko izan duen aukeretan. Gainera, nabarmendu zuten hezkuntzan doktorego industrial bat egiteko beharrezkoak diren konfiantzazko harremanen garrantzia.

 

Jarraitzeko, Núria Simó UVic-UCCko CRED-eko, hau da, UVic-UCC Hezkuntzako Ikasketa eta Ikerketa Zentroko zuzendariak azpimarratu zituen Mondragon Unibertsitatearen eta UVic-UCCren arteko lankidetzak izan ditzakeen aukera ugariak bai nazio mailan, baita nazioartean ere.

 

Programako doktoregaien esku-hartzeei eskainitako tartean, ostera, hiru hizlarik hartu zuten parte: UVic-UCCko Mounia Rachdi-ek eta Mondragon Uniberstsitateako Nekane Granadok eta Mikel Artolak. Doktoregaiek aurkeztu zituzten hezkuntzan doktorego industriala egiteko orduan dauden abantailak eta oztopoak. Hiru hizlariak bat etorri ziren aipatzerakoan, zailtasunak zailtasun, hezkuntzako doktorego industrial batek hezkuntza-praktikan ikerketak duen zuzeneko eraginak duen erakargarritasuna. Aurkezleek nabarmendu zuten, hezkuntzaren eremuan industria-doktoregoek arrakasta bermatzerako orduan, funtsezkoa dela tesi-proiektua profesionalki erakargarria izatea eta, aldi berean, bat etortzea gauzatzen den hezkuntza- edo gizarte-erakundearen interesekin.

 

Programaren koordinatzaileek jardunaldiari amaiera eman zioten eta Vic-en , Katalunian, egingo den jardunaldiaren hamabigarren ediziorako deia egin zuten.