Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikasleek egindako hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma, sarean jarri du Soziolinguistika Klusterrak

Atzealdea

Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikasleek egindako hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma, sarean jarri du Soziolinguistika Klusterrak

Material didaktikoa

Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikasleek egindako hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma, sarean jarri du Soziolinguistika Klusterrak

Soziolinguistika Klusterrak, Ikastolen Elkarteak eta Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateak landu dute bildumaren online datu-basea, Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikaslek egindako lana oinarri hartuta.

2023·03·20

$titulo.getData()


Izaro Arruti eta Sandra Prieto DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterrekoa ikasle ohiek hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma sortu dute Master Amaierako Proiektua abiapuntu moduan hartuta. 

 

Bilduma sarean eskuragai jartzeko proiektua 2022an zehar gauzatu da. Izaro Arruti bera izan da datu-basearen egokitzapenaren arduraduna, Soziolinguistika Klusterrak egin ditu koordinazio lanak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Ikastolen Elkarteak proiektuaren gidaritzan eta finantzazioan parte hartu dute eta Iametza interaktiboak egin du inplementazio informatikoa.

Adin eta ikasmaila desberdinetako ikasleentzat eta irakasleentzat baliagarri izan daitekezkeen denetariko materialak daude kontsultagai datu-base irekian.

 

Hezkuntza-baliabide gisa erabil daitezkeen euskararen soziolinguistikaren eremuko askotariko materialak biltzen dira web-atal horretan. Soziolinguistika, munduko hizkuntzak, hizkuntza ekologia eta euskararen biziberritzearen inguruko eduki teorikoak eta ezagutza praktikoak lantzeko materialen erreferentziak eta estekak formatuaren, modalitatearen eta gaien arabera sailkatuta aurkezten dira. Bildumak bilaketak egiteko aukera eskaintzen du. Proiektu honen jatorrian funtsezko ideia bat dago: bere burua eraldatu nahi badu, hizkuntza gutxituaren komunitateak ezagutza soziolinguistikora sarrera bermatu behar die bere kideei.

 

Ezagutza soziolinguistikoaren hedapena estrategikoa da euskararen biziberritzearen ikuspegitik. Bere burua eraldatu eta bere inguruan eragin nahi duen komunitateak hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremana ulertzen lagunduko dioten tresnak behar ditu. Hezkuntza norbanakoak gizarte bizitzarako prestatzeko mekanismoa den heinean, hizkuntza gutxitu baten komunitateko kideok hezkuntza soziolinguistikoa jasotzea funtsezko beharra da.

 

Euskararen soziolinguistikari dagokionez, hezkuntza-baliabide gisa erabiltzeko materialak asko eta askotarikoak dira. Pertsona eta erakunde askok sortu izan dituzte testuak, argitalpenak, hitzaldiak… Bakoitzak bere testuinguruari eta bere beharrei egokituta eman die forma aipatutako materialei. Proiektu honek sakabanatuta dauden baliabide guzti horien bilduma du oinarri.

 

Izaro Arruti eta Sandra Prietok Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egindako Master Bukaerako Lanerako osatu zuten bilduma eta honen azterketa. Gainera, lanaren egokitzapenarekin 2021eko Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarietan lehen saria jaso zuten. Bat soziolinguistika aldizkarian ere argitaratua da aipatutako lanetik eratorritako artikulu zientifikoa.