Testuinguru eleaniztunetako alfabetatzea aztertzeko biltzarra antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilbon
Testuinguru eleaniztunetako alfabetatzea aztertzeko biltzarra antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilbon
Testuinguru eleaniztunetako alfabetatzea aztertzeko biltzarra antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilbon
Etxeko hizkuntzan ikasi gabe aurreikusitako emaitza akademiko eta pertsonala lortzen duten ikasleen alfabetatzea aztertuko dute biltzarrean.
Alfabetatzea dute eztabaidagai Bilbao Berrikuntza Faktorian (BBFn) abian den biltzarrean, alfabetatzea ingurune eleaniztunetan, hain zuzen ere. Ingurune eleaniztunean, ikasleek ama-hizkuntza eta beste hizkuntza batzuk (nazionalak edo nazioartekoak) mendera ditzatela ahalbidetu behar du hezkuntza-sistemak. Baina zer gertatzen da hori horrela ez denean? Zalantza hori eta beste asko ari dira argitzen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako biltzarrean. Atzo, hilak 19, hasi eta gaur egun osoz, jardunaldiak hainbat ikertzaile bildu ditu BBFn, Mondragon Unibertsitatekoak eta nazioarteko beste unibertsitate batzuetakoak, tartean direla Alemaniako Universität Wien eta Norvegiako Norwegian University of Science and Technology. Testuinguru eleaniztunetako alfabetatze diziplinarrari buruzko ikerketan ebidentzia berriak aurkeztea da topaketaren helburua.
Hasiera ekitaldian parte hartu dute Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordeak; Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak, eta Ainara Imaz, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak hasierako ekitaldian parte hartu dute.
Ainara Imaz, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak ireki du kongresua, txostenekin kolaboratu duten ikertzaile guztien parte-hartzea eskertuz. Aurkezpenean, Imazek pertsonen integrazioan arloan alfabetatzearen garrantzia azpimarratu du, eta proposatu du biltzarra topagune bat izatea, alfabetatze eleanitzak eta alfabetatutako pertsonek familiakoa ez den hizkuntzan planteatzen dituzten erronka handien aurrean esperientziak partekatzeko.
Ondoren, Nagore Ipiñak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak hitza hartu du, eta International conference on academic literacies in multilingual contexts: Bridging research evidence and classroom practice biltzarra, Europako ikerketa-proiektu baten parte dela azpimarratu du. Elkarlaneko eta aplikatutako ikerketa bat, ikastetxeekin eta ikastetxeentzat egina. Ikerketa hau, “Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen estiloarekin bat dator. Euskararekin eta beste leku batzuetako hizkuntzekin konprometitutako fakultatea”, hala adierazi du.
Aurkezpena amaitzeko, Begoña Pedrosak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordeak, nazioarteko biltzarraren antolatzaileak zoriondu ditu, eta gai horietan ikerketak duen garrantzia azpimarratu du, aurre egin behar diegun hezkuntza- eta gizarte-erronkei aurre egiteko; hala nola, eleaniztasuna eta ikastetxeetako ikasleen profil berriak. Pedrosaren hitzetan, “elkarlaneko unibertsitate-ikerketak garrantzi handia du erabakiak hartzeko orduan, bai eskoletan, bai erakundeetan, bai irakasleen eta familien artean”.
Kongresua ireki duen hitzaldian, Ana Llinaresek, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle eta ikertzaileak, egindako ikerketa partekatu du, hezkuntza-edukiez eta hizkuntzez arduratzen diren irakasle-taldeekin batera. Ikertzaileak nabarmendu nahi izan du horrelako diziplina anitzeko ekimenek ikasleen artean ekitatea eta pentsamendu kritikoa bultzatzeko duten garrantzia.
Arloetan alfabetatzearen garrantzia
Antolatzaileek talde-lanaren garrantzia azpimarratu dute. Haien esanetan, ikertzaileek eta irakasleek elkarrekin lan egin behar dute alfabetatze eleaniztunaren alorrean egiten diren aurrerapenak zehaztasunez ezagutzeko. Hala, askotariko eskarmentua, esperientziak eta hizkuntza-egoerak bizi dituzten irakasleak eta ikertzaileak bildu ditu biltzarrak, gaiari buruz hitz egiteko.
Hezkuntza-testuinguru eleaniztunetan, ikasle askoren eskolaratze-hizkuntza ez da haien etxeko hizkuntza izaten. Horregatik, diziplinako edukien eta hizkuntzaren integrazioa oso gai garrantzitsua da; izan ere, gerta liteke ikasle askoren alfabetatzea egoki ez osatzea eta ondorio kaltegarriak izatea haien garapen akademikoan zein pertsonalean.