Hezkuntza erakundeetan aldaketa errazteko ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak
Hezkuntza erakundeetan aldaketa errazteko ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak
Hezkuntza erakundeetan aldaketa errazteko ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateak
Maiatzetik uztailera luzatuko da ikastaroa eta izango ditu 150 orduko iraupena. Modalitate hibridoan eskainiko da, online saioekin eta aurrez aurreko bi workshopekin.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikastaro berri bat eskainiko du hezkuntza arloko errazte estrategikoaren bueltan: Hezkuntza erakundeetan aldaketa erraztea espezializazio ikastaroa.
TeamLabs-ekin batera diseinatutako ikastaro hau hiru helburu nagusi ditu. Batetik, Ulertzea zer den XXI. mendeko eskola, zer erronka dituen aurrez aurre, zer behar dituzten lantaldeek erronka horiei heltzeko, zer gaitasun behar dituen XXI. mendeko eskolak gizarteari erantzuteko. Bestetik, aztertzea norantz doan berrikuntza; bere ibilbide guztian zehar, eskolak ez dio eraldatzeari utzi, eta, azkenaldian, aurrez aurre dituen aldaketak hain azkar doazenez, zalantzan jarri da ea ba ote duen horretarako gaitasunik eta arintasunik. Zer zentzu du berrikuntzak? Zer elementuri erreparatu behar die? Zer beharri erantzun behar zaie testuinguru bakoitzean? Azkenik, ikustea ikastetxea aldaketarako unitate gisa. Nola bideratu eraldaketa-prozesua sistema honen konplexutasuna kontuan izanda, ahots guztiak aintzat hartuta eta errazterako tresna egokiak erabilita.
Hartzaileei dagokionez, honako hiru multzoetako profesionalak dira ikastarora deituak:
- Derrigorrezko Hezkuntzako eta Derrigorrezkoa ez den Hezkuntzako Ikastetxeetako zuzendaritzaz, koordinazioaz eta aldaketa-prozesuez arduratzen diren pertsonak.
- Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH), Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako irakasleak.
- Ikasketa informaleko arloetan zuzendaritza, koordinazioa eta aldaketa-prozesuak dituzten pertsonak.
Modalitate hibridoan eskainiko dugu ikastaroa; eduki gehienak online emanda baina, horiek osatzeko, sei orduko bi workshop presentzial eskainita. Matrikulatuen arabera, worshop-ak egingo dira Bilbon ala Madrilen. Hizkuntza ere, matrikulatuen jatorriaren arabera erabakiko da. Ikastaroa hasiko da 2024ko maitzaren 5ean eta bukatuko da uztailaren 7an.
Arantza Ozaeta Hezkuntza berrikuntzan doktorea eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzailea izango da ikastaroaren gidaria.
Informazio gehiagorako
Edozein galdera argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan:
Marisa Sarralde
620 659 017