Heziketa Zikloetako 6 ikaslek atzerriko enpresetan burutuko dute Dual Orokorra

Atzealdea

Heziketa Zikloetako 6 ikaslek atzerriko enpresetan burutuko dute Dual Orokorra

ATZERRIAN DUAL

Heziketa Zikloetako 6 ikaslek atzerriko enpresetan burutuko dute Dual Orokorra

Letonian, Polonian eta Bulgarian egingo dute hiru hilabetez Dual Orokorrari dagokion egonaldia Erasmus+ Programaren baitan

2025·03·02

$titulo.getData()


2024-25 kurtsoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetan ari diren 6 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia edukiko dute Erasmus+ eta HETELen elkarlanari esker.

Aurtengo kurtsoan sei ikaslek bidaiatuko dute atzerrira martxoa eta ekaina bitartean, eta Riga (Letonia), Sofia (Bulgaria), eta Varsovia (Polonia) hirietara joango dira. Goi Mailako Heziketa Ziklo desberdinetako ikasleak dira eta urte t’erdian Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute atzerrian. Ikasleak titulazio hauetakoak dira:

Erasmus+ programak gero eta onarpen handiagoa dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusten da eskaera egiten duten ikasleen kopuruaren aldetik, eta azken urteetan mugikortasun hauetan parte hartu duten ikasleen balorazio positiboetatik. Denek ere errepikatzeko moduko esperientzia dela azpimarratzen dute, hala prestakuntzarekin aldetik, nola arlo pertsonaletik izandako esperientziaren aldetik.

Gozatu esperientziaz eta bueltara arte!

 

320x162