Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak programa bat jarri dute martxan Euskadiko enpresetan merkataritza- berrikuntza bultzatzeko

Atzealdea

Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak programa bat jarri dute martxan Euskadiko enpresetan merkataritza- berrikuntza bultzatzeko

LEINN

Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak programa bat jarri dute martxan Euskadiko enpresetan merkataritza- berrikuntza bultzatzeko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak plataforma bat jarri du Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ikasleen eskura, euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko

2024·01·31

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, programa bat jarri du martxan, Euskadiko enpresetan merkataritza- berrikuntza bultzatzeko. Aurkezpen-ekitaldia atzo egin zen Oñatin, eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eman zioten hasiera ekitaldiari.

Berrikuntza, enpresen sorrera eta Europan zein munduan talde ekintzaileen garapena sustatzeko beharraren ondorioz sortu da programa. Horretarako, ekimenak plataforma bat jarri du ikasleen eskura, euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.

Ekitaldian, sektorearen egoera ere jorratu da, eta honako hauek izan dira parte hartzaileak: Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendaria; Gloria Gubianas, Hemper enpresaren sortzailea eta CEOa; Mikel Feijoo, SKFK enpresaren sortzailea eta zuzendari nagusia; Jon Etxebarria, Baiba eta Investor enpresen sortzailea, eta Iñigo Galdona, Loco Polo enpresaren sortzailekidea.

Ondoren, LEINN Graduko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) 2., 3. eta 4. mailetako ikasleen bederatzi proiektuak ezagutarazi dira, Euskadiko Merkataritza Berrikuntza eta Ekintzailetza sustatzeko proiektuaren esparruan bideratzeko hautatuak.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du ekimena.