Nolakoa izango den gipuzkoarren enplegua irudikatzeko, abian da ‘GipuzkoHarrok’ bideo lehiaketaren bigarren edizioa

Atzealdea

Nolakoa izango den gipuzkoarren enplegua irudikatzeko, abian da ‘GipuzkoHarrok’ bideo lehiaketaren bigarren edizioa

GipuzkoHarrok lehiaketa

Nolakoa izango den gipuzkoarren enplegua irudikatzeko, abian da ‘GipuzkoHarrok’ bideo lehiaketaren bigarren edizioa

Parte-hartzaileek irudikatu beharko dute 30-90 segundo arteko bideoetan, nolakoa izango den etorkizuneko gipuzkoarren enplegua. Bi sail izango ditu lehiaketak: 18 urtetik gorakoena eta 18 urtetik beherakoena.

2024·01·31

$titulo.getData()


Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin, gazteei zuzendutako bideo lehiaketa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak: GipuzkoHarrok. Lehiaketaren bigarren edizio honen helburua da Gipuzkoako etorkizuneko lana irudikatzea. Horretarako, ‘Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron enplegua? gaiari erantzunda, 30-90 segundo arteko lanak aurkeztu beharko dira.  Horizontalean zein bertikalean egindako bideoak onartuko dira lehiaketan.

 

Bi sail izango ditu bigarren edizio honek: 18 urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak. Sariei dagokienez, nagusien sailean, lan irabazleak 700 euro jasoko ditu eta, bigarren lanak, 300 euro; gazteen sailean, ostera, lehenengo saria 500 eurokoa izango da eta, bigarrena, 200 eurokoa. Gainera, 300 euroko beste sari berezi bat ere eskainiko da. Bideoak aurkezteko azken eguna 2024ko apirilaren 30a izango da.

Etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko proiektua

Proiektuaren xede nagusia da Gipuzkoan bizialdi osoko ikaskuntzarako sistemaren rola eta enplegagarritasuna indartzea. Proiektuak aintzat hartzen du enplegagarritasunaren hezkuntza lan munduratzea baino lehen hasten dela. Halaber, garrantzitsutzat jotzen ditu bizitza osoan zeharreko ikaskuntza, gaitasun giltzarrien edota zeharkakoen garapena eta bizitzen ari garen trantsizioek dakarten testuinguruaren ulermena. 

 

Enplegatzen proiektuak tailer bat eta escape room bat eskaintzen ditu ikastetxeetan etorkizuneko langileen enplegagarritasuna lantzeko. Alde batetik, baliagarriak dira etorkizun hurbileko langileen gaitasun giltzarriak (malgutasuna, konpromisoa, ikaskuntza, herritartasun aktiboa edo orientazioa) lantzeko. Beste aldetik, lagunduko dute ulertzen bizi ditugun trantsizioek dakartela bestelako agertoki bat Gipuzkoarako.

 

“GipuzkoHarrok” lehiaketa

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek lideratuko duten proiektuak izaera praktikoa dauka, alegia, ez du bakarrik izaera teorikoa edo diseinu mailakoa izango. Horregatik, tailerra diseinatzeaz gain, ekintzak antolatzen ari dira hainbat ikastetxetan. Eta horiekin batera, asteon aurkeztu den “GipuzkoHarrok” lehiaketa. Bertan, esan bezala, nolabaiteko prospekzio lana eskatuta, ikus-entzunezkoen bidez etorkizuneko Gipuzkoa islatu beharko dute parte-hartzaileek. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileek lideratuko duten proiektuak izaera praktikoa dauka, alegia, ez du bakarrik izaera teorikoa edo diseinu mailakoa izango. Horregatik, tailerrean edota escape room-ean parte hartzen ari dira Gipuzkoako ikastetxe desberdinetako ikasleak. Eta horiekin batera, asteon aurkeztu den “GipuzkoHarrok” lehiaketa. 

“GipuzkoHarrok” lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo da, 2024ko maiatzaren 23an, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzako campusean. Aurtengoa izango da GipuzkoHarrok lehiaketaren bigarren edizioa.