2021-2022 kurtsoko emateak

Atzealdea

ETORNE proiektuaren ematea

KONTZESIOA

ETORNE proiektuaren ematea

2022·01·14

$titulo.getData()


ETORNE proiektua, Garapen jasangarriko helburuekin lerrokatutako etorkizuneko negozio eredu jasangarri eta inklusiboen karakterizazioa Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du, Sustapen Ekonomikoko Departamentuaren Ezagutza programaren bidez. Erreferentzia: EZAGUTZA-19

Helburu Nagusia

ETORNE proiektuaren helburu nagusia honako hau izan da: balio sozial partekatuan eragiten duten eta GJHetan laguntzen duten negozio eredu jasangarri eta inklusiboen azterketa sakona egitea eta negozio ereduen karakterizazioa egitea. Enpresek, ezagutzaren eragileek, erakunde publikoek eta beste alderdi interesdun batzuek GJHetan eragina duten negozio eredu potentzialen inguruko ezagutzak eskura ditzaten.

 

Helburu Espezifikoak:

  • Negozio ereduen eta GJHen inguruko artearen egoerari buruzko ezagutza sortzea 148 artikuluren berrikuspen sistematikotik abiatuta, analisi bibliografikoa eta edukiaren analisia aplikatuta.
  • Tokiko energia berriztagarrien eremuko 17 negozio ereduen ezaugarritzea, balioa sortzeko, emateko eta hautemateko dimentsioak, jasangarritasun hirukoitzean (soziala, ingurumenekoa, ekonomikoa) duten inpaktua eta GJHetan duten inpaktua aztertuz.
  • 2 marko kontzeptual eta 6 lan-txantiloi garatzea, erakundeak eta beste eragile batzuk GJHekin lerrokatutako negozio eredu aukerak identifikatzen, aztertzen eta sortzen laguntzen dutenak.
  • Gizabidea Fundazioko eta D2030 sareko eragileekin lankidetzan aritzea, emaitzak kontrastatzeko eta sortutako ezagutzaren aplikazio praktikoari buruzko proba pilotu bat garatuz.
  • Emaitzak hainbat bitartekoren bidez zabaltzea (artikuluak, lan-saioak, sare sozialak).