Prestakuntza espezializatu eta praktikoa
Prestakuntza espezializatu eta praktikoa
Prestakuntza espezializatu eta praktikoa
Sektoreko profesionalen eta enpresen partaidetza.
Mondragon Unibertsitateko ikasketen ezaugarria praktikotasuna da, enpresa-munduarekin duen harreman estuari esker. Hori dela eta, marketin digitalaren sektoreko irakasle eta profesionalen baterako ahalegina koordinatzen dugu, prestakuntza-saioetan kasu errealak eta metodologia aktiboak erabiltzeko.
Masterraren ezaugarri nagusia ikasteko metodologia aktiboak erabiltzea da:
- Enpresaren erronkak ikaskuntzaren ardatz nagusi gisa. Ikasleek benetako problemak ebatzi beharko dituzte ikasketa-planeko irakasgaietan.
- Marketin digitalaren oinarrizko tresnei buruzko saioak. Ikasleek ikasgelan ikasitako ezagutza teorikoak praktikan jarri ahal izango dituzte hainbat tresnaren bidez.
Gainera, Marketin Digitaleko Masterrak irakasle klaustro bat du, Mondragon Unibertsitateko irakasle/ikertzaileek eta sektoreko profesionalek osatua.
Prestakuntza praktikoa eskaintzeko helburuarekin, masterrean zehar izaera profesionaleko tresna multzo bat erabiliko dugu, besteak beste, honako hauek: