43 talde aritu dira lehian FLL MONDRAGON lehiaketako finalean
43 talde aritu dira lehian FLL MONDRAGON lehiaketako finalean
43 talde aritu dira lehian FLL MONDRAGON lehiaketako finalean
Mondragon Unibertsitateak, Deustoko Unibertsitateak, eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatutako torneoan 60 ikastetxetako 1.300 ikasle bildu dira guztira.
FIRST LEGO League Euskadi programaren hamaseigarren edizioaren finala izan zen larunabtean Bilbo, Donostia, Arrasate eta Gasteizen, eta, beste behin, dibertsioa eta jakintza zientifiko-teknologikoa nagusitu dira egoitza guztietan. Deustoko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatutako torneoan 60 ikastetxetako 1.300 ikasle bildu dira guztira aipatutako egoitzetan, 170 taldetan banatuta (107 talde Challenge kategorian eta 63 talde Explore kategorian), zientziaren eta teknologiaren hitzordu handi honekin bat eginik.
Aurtengo erronka ozeanoen esplorazioa izan da. Hala, erronka horretatik abiatuta, STEAM hezkuntzako erreferentziazko programa honek ikertzera bultzatu ditu gazteak, ideia baten hainbat aldaera ikertu, probak egin, baztertu beharrekoak baztertu, balio dutenak balioztatu, aldaketak egin eta beren ondorioak atera ditzaten.
FIRST LEGO League Euskadi programaren 16. edizio honetan irabazi duten zortzi taldeek Espainiako finalean hartuko dute parte martxoaren 29an, Ferrolen (Galizia). Han, beren berrikuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte, eta lantalde irabazleen robotek lehian jardungo dute Houstonen (AEB) egingo den munduko finalerako txartela lortzeko. Apirilaren 16tik 19ra izango mundu mailako final hori. Hauek izan dira talde irabazleak: Barakaldoko Errekatxo (Arrasateko finalean txapeldunak); Gernikako San Fidel Ikastola (bigarrenak Arrasaten); Bermeoko Jesusen Bihotza; Donostiako Santo Tomas Lizeoa; Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxea; Bilboko Jesus Maria Ikastetxearen; Gazteizko Urkide; eta Elburgoko Tecnoclub, ordezkariak dira .
Egoitza bakoitzeko (Bilbo, Donostia, Arrasate eta Gasteiz) bi talde onenak izan dira, eta gaur goizean torneoan parte hartu duten 170 taldeen artean nabarmendu dira, proiektu osoena aurkeztuta.
Poiektu berritzaileak
Talde irabazleen berrikuntza-proiektuek aparteko irtenbideak proposatu dizkiote edizio honetako erronkari. Horietako bat izan da urpekarientzat seguruagoa eta ingurumenarekin jasangarriagoa den jantzi ekologiko berri baten diseinua; beste proiektu bat Itsas Lorategietan oinarritu da, hasieran laborategietan ikertzea eta ondoren itsasoan jartzea ahalbidetuko duena.
Datuak egoitzaren arabera
Mondragon Unibertsitateko Iturripeko campusean, Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 ikastetxetako 43 talde aritu dira lehian (26 Challenge + 17 Explore).
Deustoko Unibertsitatean, Bilbon, Bizkaia osoko 20 ikastetxek hartu dute parte ekitaldi honetan, 46 taldetan banatuta (27 Challenge + 19 Explore).
Deustoko Unibertsitateko Donostiako campusean, berriz, 14 ikastetxetako (Bizkaiko 5 eta Gipuzkoako 9) 46 taldek hartu dute parte (27 Challenge + 19 Explore).
Azkenik, EHUren Gasteizko egoitzan Arabako eta Bizkaiko 13 ikastetxetako 38 talde aritu dira (27 Challenge + 11 Explore).
