Donostian egingo da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldiaren hirugarren edizioa, martxoaren 21ean eta 22an
Donostian egingo da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldiaren hirugarren edizioa, martxoaren 21ean eta 22an
Donostian egingo da Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldiaren hirugarren edizioa, martxoaren 21ean eta 22an
Jardunaldian, kulturgintza eta hezkuntza Euskal Herritik eta euskaratik ardazteaz arituko dira parte-hartzaileak. Euskal Kulturaren Eragiletzan masterreko ikasleen Master Bukaerako Lanak ere aurkeztuko dira Donostian egingo den jardunaldian.
2025eko martxoaren 21ean eta 22an, Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren hirugarren jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Donostian izango da hirugarren edizioa, Euskaltzaindiaren egoitzan. Kulturgintza eta hezkuntza Euskal Herritik eta euskaratik ardazteari buruzkoak izango dira aurtengo gogoetak. Lehenik, herri-kulturgintza kokatzeko oinarriak finkatzen arituko dira parte-hartzaileak ostiralean, ikerketa-mintegi batean. Bigarrenik, larunbatean, euskal kulturaren transmisioa eta Euskal Herriko ikuspegia bermatuko dituen hezkuntza antolatzeko bideak eztabaidatuko dira.
Jardunaldia Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan egingo da, martxoaren 21ean eta 22an; irekia da baina, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena.
- Izena emateko: 'Euskal Kulturaren Eragiletza Masterraren 3. jardunaldia'
Euskal Kulturaren Eragiletza Masterraren emaitzak
Bi egunetan, Euskal Kulturaren Eragiletza Masterreko Bukaerako Lanak aurkeztuko dituzte ikasle-ohiek. Bi multzotan kokatu dituzte lanak masterreko arduradunek: lan batzuek euskal kulturaren hainbat erronka aztertu dituzte; beste batzuek euskal kulturaren zenbait adar hezkuntzan lantzeko bideak proposatu dituzte.
Martxoaren 21a, ostirala
9:00 - 9:15 Sarrera
9:00 - 14:00 Mintegia: “Herri-kulturgintza kokatzeko oinarriak”
14:00 - 16:00 Bazkaria
16:00 - 18:30 Komunikazioak. “Kulturaren eragiletzako proposamenak”
- Josu Zubia: “Euskal magiaren ispilua. Nazio gatazka baten azpijokoak eta trikimailuak”.
- Oihane Perea eta Uxue Diaz: “Bertsolaritza erdalgunean, iraganeko gakoak eta egungo egoera. Arabako esperientziatik abiatuta, etorkizunerako proposamen bat”.
- Olatz Artola eta Jone Exposito: “Azken hamarkadako euskal musikagintza garaikideko oholtzaren erradiografia feminista”.
- David Izaga eta Olatz Fernandez: “Euskal kultur sare nazionala eratzen”.
- Jexux Mari Irazu: “Bertsolaritza Adimen Artifizialaren aroan. Kokapen ariketa bat eta bide-orri proposamena”.
Martxoaren 22a, larunbata
9:00 - 10:30 Komunikazioak. “Kulturaren eragiletzako proposamenak”
- Elisabet Ezeiza: “KulturLab. Aro digitalean euskararekiko eta euskal Kulturarekiko atxikimendua indartzeko proposamen didaktikoa”.
- Irantzu Montalban eta Joritz Zunzunegi: “Oihartzunak herrietan: musika eta belaunaldiartekotasuna, euskal Kultura eta komunitatea indartzeko”.
- Ane Sarasketa eta Izaro Intsausti: “Euskal idazleen bizipenak, generoaren eta belaunaldiartekotasunaren ikuspegitik”.
- Jone Alzibararetxuluaga eta Fernando de Lera: “Oinarrizko euskal kultur saski kualitatiboa hezkuntza arautuan. Lehen Hezkuntza eta DBHrako proposamenak”.
- Julen Agirre: “Euskal dantza Hezkuntza Arautuan”
10:30 - 11:00 Kafea
11:00 - 12:30 Mahai-ingurua: Herrigintza eta hezkuntza
- Nora Salbotx. Amaiurko eskolako zuzendaria. Hezkuntza publiko, burujabe eta feministaren defendatzailea.
- Ane Ablanedo. Heziketa eta pedagogia berritzaile eta alternatiboetan aditua; 'Zapalduon pedagogia' liburuaren egilea.
- Amaia Alberdi, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, eta ikerlaria kulturarteko hezkuntzan, hezkidetzan eta pedagogia ekofeministan.
- Idurre Alonso, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, eta Euskal Filologian doktorea; Euskal Kulturaren Eragiletza masterreko irakaslea.
12:30 - 13:30 Mintegia talde txikitan
13:30 - 13:45 Itxiera hitzaldia