Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek Danobat enpresa bisitatu dute
Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek Danobat enpresa bisitatu dute
Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek Danobat enpresa bisitatu dute
Industria Ingeniaritza Masterreko ikasleek Danobat enpresa bisitatu dute. Prozesu Industrialen Automatizazio Aurreratua ikasgaiaren testuinguruan kokatu da bisita eta kooperatibaren produkzio planta osoa bisitatu dute. Makina erremintara bideratuta enpresa da Danobat eta punta puntako teknologia eta automatizazio prozesuak ditu bere plantetan.
Bisitan Iñaki Echave eta Auritz Etxaburu izan dira bidelagun, lehena Heavy Duty saileko arduraduna, eta bigarrena teknikaria, eta Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzetako ikasle ohia.
Enpresatik gertu dagoen unibertsitatea
Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasleak urtean hainbat bisita egiten dituzte enpresetara hauen instalazio eta teknologia berriak ezagutzera. Oso ekintza praktikoak izaten dira ikasgaietan ikasitakoa enpresak nola aplikatzen duen ikusteko aukera eskaintzen baitu.
Gainera, formakuntza duala edo ikasketa amaierako lana enpresa horietan egiteko aukera egoten denez, bisita hauen bitartez ikasleek enpresa hautagaiak ezagutzeko aukera izaten dute. Danobatek adibidez urtero-urtero hainbat ingeniaritza ikasle hartzen ditu gradu zein master mailakoak programa dualaren barruan proiektua garatu dezaten.
Mila esker Danobat, hurrengora arte!