Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzetako bi ikasleek Mondragon TFG/TFM Sarietako hainbat kategoria irabazi dituzte
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzetako bi ikasleek Mondragon TFG/TFM Sarietako hainbat kategoria irabazi dituzte
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzetako bi ikasleek Mondragon TFG/TFM Sarietako hainbat kategoria irabazi dituzte
57 unibertsitatetako 305 gaztek parte hartu dute lehiaketan. Natale Armendariz eta Ane Elizetxea ikasleek hiru sari nagusi lortu dituzte
MONDRAGON Korporazioak TFG/TFM Sariak antolatzen ditu urtero. Lehiaketa hauen helburu da XXI. mendeko erronkei irtenbide berritzaileak eskaintzen dizkieten unibertsitate mailako proiektuak saritzea.
2024ko edizioan, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako bi ikaslek hiru sari nagusi lortu dituzte:
- Natale Armendariz, , Industria Diseinuko eta Produktuen Garapeneko Ingeniaritza Gradukoikaslea. The inclusive everyday essentials | Sex toy design for people with motor disabilities affecting the upper limbsha proiektuarekin irabazi du Pertsonengan oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGON saria: talentua, aniztasuna eta inklusioa.
- Ane Elizetxea, Energiaren Ingeniaritzako Gradukoikaslea. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez proiektuarekin irabazi du Fagor Taldearen saria, Eraldaketa energetiko-klimatikoaren saria: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa. Gainera,EIKA kooperatibak sustatutako euskarazko lan onenaren kategorianere saritua izan da proiektu hau.
Zorionak biei eta baita finalera iritsi diren edo lehiaketan parte hartu duten beste ikasleei ere.