2015-2016 kurtsoko emateak

Atzealdea

RENNOVATES proiektuaren ematea

EMAKIDA

RENNOVATES proiektuaren ematea

2019·05·22

$titulo.getData()


Europar Batzordeak RENNOVATES, Flexibility activated zero energy districts proiektua finantziatu du, H2020-EBB-08-2015 deialdiaren barruan, 680603 erreferentziarekin.

 

Web orria

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2015eko irailak 1 - 2018ko abuztuak 31
  •  Onartutako aurrekontua guztira eta EBren diru-laguntza: 6.847.730 € eta 5.087.237,62 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: BAM TECHNIEK BV (Herbehereak)

Helburua

Ren(n)ovates-ek suposatzen duen proposamenak 4 urratseko ikuspegi holistiko sistemiko berritzaile baten ezarpen eta demostrazioan jartzen du arreta, puntako IKT adimendunak eta puntako berrikuntza barne. Bizitegi-eraikinak errotik berrituko dira, komunikazio teknologiadun energia modulu aurrefabrikatu estandarizatua instalatuz, Eraikinen Energia Balantzea Hutsa izatea lortzen duena. Hori guztia maizterrei oso eragozpen gutxi eraginda burutu daiteke, eta baita berriztatzeko kostu minimo batzuekin, bai maizterrentzat, bai erakinaren jabearentzat, horretarako negozio eredu berritzaile batez baliatuz. Eraikin, kluster eta negozio mailan kontrol adimendun estrategia interoperableak sartuz, sareari eta sistemei dagozkien zerbitzuen bizilekuetarako malgutasun energetikoa "desblokeatu" daiteke, arauak betetzen dituzten software plataformak baliatuz. Proiektuak, Eraginkortasun Energetikoko Eraikinen deialdiari (H2020-EeB-2015) erantzuten dio, zehatzago, EeB-08-2015 gaiari, hau da, Bizitegi-eraikinak Egokitzeko Planteamendu Integratuari.