2015-2016 kurtsoko emateak
PLOTINA proiektuaren ematea
PLOTINA proiektuaren ematea
Horizon 2020 Europar Ikerkuntza eta Garapen Programak PLOTINA; Promoting gender balance and inclusion in research, innovation and training proiektua finantziatu du, H2020-GERI-2014-2015/H2020-GERI-2014-1 deialdiaren barruan, 666008 erreferentziarekin.
Web orria eta sare sozialak
Informazio orokorra
- Hasiera eta amaiera datak: 2016ko otsailak 1 - 2020ko urtarrilak 31
- Onartutako aurrekontua eta diru-laguntza (Guztira): 2.296.187,50 € eta 2.296.187,50 €
- Proiektua koordinatzen duen enpresa: ALMA MATER STUDIORUM - UNIVERSITA DI BOLOGNA (Italia)
Helburua
PLOTINAren helburu nagusia hauxe da: esku hartzen duten Ikerketa Zentroentzat neurrira egindako Genero Berdintasunerako Planen garapena, abiaraztea eta ebaluazioa ahalbidetzea estrategia berritzaile eta jasangarrien bitartez. Helburu hau lortzeko beharrezkoa izango da: i) Generoaren kontzientzia duen kultura aldaketa bat bultzatzea; ii) Ikertzaileen garapen profesionala bultzatzea, bai emakumezkoena, bai gizonezkoena, talentua alferrik gal ez dadin, emakumeen artean, bereziki; iii) Ikerketetan eta irakaskuntzan ikuspegiak eta metodologiak dibertsifikatzen direla bermatzea (kasu honetan, genero/sexuaren dimentsioa eta analisia aintzat hartuz).
PLOTINA Ikerketa Zentroen, Elkarte Profesionalen eta kideen lankidetza bat da, zeinetan denek duten eskarmentu espezifikoa proiektuaren aurrerapenak monitorizatzen eta horiek ezagutzera ematen. Partzuergoak Europako Ikerketa Zentroen eta Europako ingurune sozial eta kulturalen aniztasuna ordezkatzen du.
Lanerako plana lau fase nagusitan garatuko da: i) Ikerketa Zentro kidetu bakoitzean egun dagoen egoera ebaluatzea; ii) Ikerketa Zentro bakoitzerako Genero Berdintasunerako Planak diseinatzea; iii) Genero Berdintasunerako Planen helburuak betetzeko, kidetutako Ikerketa Zentroak abiaraziko dituen Ekintzak diseinatzea, abiaraztea eta ebaluatzea; iv) Baliabideen plataforma bat sortzea, Europa osoko Ikerketa Zentroek Genero Berdintasunerako Plan propioak abiarazi ahal izan ditzaten haien egoera zehatzerako.
Genero Berdintasunerako Planetako Ekintzek aldaketa sistemiko jasangarriak bultzatuko dituzte PLOTINAren Ikerketa Zentroetan, bai erakunde, bai departamentu mailan.
Amaierako emaitza baliabide modular eta moldagarrien sorta bat izango da, Genero Berdintasunerako Planak prestatzeko lehenengo urratsak ematen ari diren gainerako Ikerketa Zentroei bideratuta egongo dena. Baliabideak honakoak izango dira: tresnak, Genero Berdintasunerako Planetako Ekintzen liburutegia, kasu azterketen ikerketa eta irakaskuntza, eta jardunbide egokiak.
Europako Ikerketa Eremuko genero berdintasunerako helburuekin lerrokatuta dago PLOTINA, eta ekarpen bat egingo du emakumezko ikertzaile gehiago egoteko, horien ibilbide profesionala bultzatzeko, generoaren dimentsioa ikerketen diseinuan, ebaluaketan eta inplementazioan txertatzeko, ikerketen kalitatea eta garrantzia hobetzeko, bikaintasuna sustatzeko eta berrikuntzen balio soziala sustatzeko.