2020-2021 kurtsoko emateak
EDIFICIO 12 proiektuaren ematea
EDIFICIO 12 proiektuaren ematea
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak EDIFICIO 12, proiektua finantzatu du.
Proiektuaren erronkak:
- Industria-sektorean beharrezkoa den trantsizio teknologiko-energetikoa katalizatzea, balio erantsi handiko industria jasangarri batean oinarritutako ekonomia lehiakorrago baterantz.
- Eskualdeko garapen iraunkorra eta kohesionatua sustatzea, lankidetza pribatu-publikoko proiektuen bidez.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren gidaritzapean, proiektuak enpresen, ekintzaileen eta eragile teknologikoen diziplinarteko lankidetza sustatuko du barne-ekintzailetzako eta ekintzailetzako ekintzetan, beharrezkoa den industria jasangarri eta justu baterantz trantsizioa egiteko.
Hainbat enpresa eta ekintzailek industria-eskalako proiektuak, espazioak eta ekipamenduak partekatuko dituzte unibertsitatearekin eta teknologia-zentroekin batera. Proposamen berritzailea da, eta nazioarteko erreferente izateko asmoa du; izan ere, gaur egun ez dago osagai horiek guztiak helburu partekatu batekin biltzen dituen zentrorik:
Lurraldean enpleguari eta jardueraren sorrerari eustea, honako premisa hauen arabera:
- Iraunkortasuna eta digitalizazioa ardatz duten industria-sektoreetan (4.0 industria): manufaktura, automozioa, makina-erreminta eta ekipamendu-ondasunak, energia berriztagarriak, bioingeniaritza
- Diziplina anitzekoa, hainbat ezagutza-arloren parte-hartzearekin: Ingeniaritza, enpresa-kudeaketa, humanitateak, ekintzailetza.
- Sektoreartekoa eta belaunaldiartekoa, industriaren, zentro teknologikoen, akademiaren, administrazioen eta, oro har, gizartearen parte-hartzearekin, talentu gaztearen eta industrian esperientzia handia duten adituen lankidetzarekin.
- Ikuspegi bikoitzeko industria-orientazioarekin: (i) dibertsifikaziorantz eta barne-ekintzailetzarantz, I+G enpresekin eta unitateekin zuzeneko lankidetzan. (ii) Ekintzailetzarantz, ekintzailearen sormenari askatasuna emanez.
- Eskualdeko eragileek partekatutako proiektua: bere sorrera unetik bertatik, plangintzatik, gauzatzetik eta kudeaketara, gizartearekin konektatuta.
Zentroak hainbat espazio izango ditu: industria-espazio diferentziala (altueraren eta oinarri sismikoen arabera), behar horiek ez dituzten beste lantegi-espazio batzuk, ko-sorkuntza espazioak eta negozio-eredu jasangarriak esperimentatzeko espazioak, zenbatzeko eta simulatzeko gelak, prototipatzeko ekipamendu generikoa duten tailerrak, etab. Espazio horiek MGEP-ko eta veste centro teknologiko batzuetako laborategiekin osatuko dira, eta baita Garaia Teknologia Parkean jada erabilgarri dauden beste gune batzuekin ere.