Baskoniaren garaipena Bartzelonaren aurka
Baskoniaren garaipena Bartzelonaren aurka
Baskoniaren garaipena Bartzelonaren aurka
Baskoniako kamisetaren zozketan saritua Lucia Trinidad Escalante izan da.
Dakizuen bezala, Kirol Zerbitzutik kirol ikuskizunetarako sarrerak banatzen ditugu eta orain dela bi aste jokatutako Euroligako Baskonia-Bartzelona partidurako 55 sarrera banatu genituen. Sarrera solte horiez gain, 45 pertsonek ikasturte hasieratik dute denboraldi osorako abonua.
Sarrerez gain, partidu honetan izan ziren guztion artean Baskoniako kamiseta bat zozketatu dugu eta Lucia Trinidad Escalante izan da saritua. Zorionak!
Partiduari dagokionez, Forrestek azken segundoan sartutako saskiratze batek garaipena eman zion Baskoniari Bartzelonaren aurka Buesa Arenan, 88-86ko markagailuaz.