Asier Arruti Romero ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen Nazioarteko Doktoretza aipamenarekin
Asier Arruti Romero ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen Nazioarteko Doktoretza aipamenarekin
Asier Arruti Romero ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen Nazioarteko Doktoretza aipamenarekin
- Tesi titulua: Modelling of magnetic devices for high frequency power converters
Epaimahaia:
- Lehendakaritza: Gerard Hurley (National University of Ireland)
- Bokala: Ziwei Ouyang (Technical University of Denmark (DTU))
- Bokala: Guillaume Lefèvre (Mitsubishi Electric R&D Centre Europe)
- Bokala: Carlos Bernal Ruiz (Universidad de Zaragoza)
- Idazkaritza: Jon Anzola Garcia (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Elementu magnetikoak frekuentzia altuko potentzia bihurgailuen diseinuko oztopo handi bat bilakatzen ari dira. Kommutazio eta erresistentzia baxuko transistoreak aurkitu daitezkeen arren, magnetikoen galeren areagotzea eta bero disipazio ahalmen murriztua direla eta, hauen diseinua zeregin zaila da. Potentzia bihurgailuen prestazioak hobetzeko asmoarekin, bai efizientzian bai potentzia dentsitatean, elementu magnetikoetan hobekuntzak beharrezkoak dira. Hobekuntza hau helburu, tesi honek elementu magnetikoen galerak aztertzen ditu.
Lehenik, elementu hauen diseinu legeak aztertzen dira, hainbat frekuentzia altuko efektuen eragina hobeto ulertzeko. Frekuentzia baxuko legeetatik abiatzen da, eta frekuentzia altuko harilkatuko eta nukleoko efektuak banaka txertatzen dira, hauen eragina argitzeko. Frekuentzia eta prestazio altuko beste efektu potentzial batzuen eragina ere eztabaidatzen da. Elementu magnetikoen galerek bi iturri dituztenez, nukleoko eta harilkatuko galerak, hauek banaka aztertzen dira. Nukleoko galerak aztertzeko, lehenik literaturan dauden teknikak ikertzen dira, hauen gaitasunak eta mugak eztabaidatuz. Azterketa honetan oinarriturik, eta nukleo galeren datu baseak erabiliz, modelo berri bat aurkezten da, frekuentzia, fluxu dentsitate, uhin forma eta material ugaritan hobeto funtzionatzen duela egiaztatuz. Sortutako ezagutzarekin, tenperaturaren eragin konplexua eta premagnetizazio eta erlaxazio galerak era errazean azaldu eta modelatu daitezke. Era berean, harilkatu galerentzako existitzen diren metodoak aztertzen dira lehenik, dimentsio bakarreko soluzioetara mugatuz. Litz harietan zentratuta, modelo hauek eta proposatutako modelo berri bat elementu finituen simulazioekin alderatzen dira, modelo berriak frekuentzia altuko galerak hobeto estimatzen dituela frogatuz. Azkenik, elementu magnetikoen azteketarako bankada bat diseinatzen da, sorturiko modeloak sakonago frogatzeko datu esperimentalak eskuratzeko. Lorturiko emaitzen azterketak proposaturiko nukleo galera modeloko hipotesiak sendotzen ditu, honen abantailak are gehiago adieraziz.
Lan honetan sorturiko ezagutza eta modeloak elementu magnetikoen ulermen eta diseinu hobeago bat ahalbidetzen dute, hauen optimizazioa erraztuz eta frekuentzia eta prestazio altuko bihurgailuen diseinua sustatuz. Lan honetan erabilitako parametro guztiak tauletan antolatuta aurkezten dira, lan hau elementu magnetikoak diseinatzen dituen ororentzat baliabide erabilgarria izan dadin.