Irekita dago Fabrikazio Aurreratu Jasangarriari Aplikatutako Mekanizazioari buruzko Aditu Ikastarorako izen ematea
Irekita dago Fabrikazio Aurreratu Jasangarriari Aplikatutako Mekanizazioari buruzko Aditu Ikastarorako izen ematea
Irekita dago Fabrikazio Aurreratu Jasangarriari Aplikatutako Mekanizazioari buruzko Aditu Ikastarorako izen ematea
Ikastaroaren helburua da mekanizazioko profesionalak trebatzea fabrikazio aurreratu jasangarriaren industriaren joera berrietan. Programa maiatzaren 14an hasiko da.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak abian jarri duen Fabrikazio aurreratu jasangarriari aplikatutako mekanizazioan aditua ikastaro berria formatu erdipresentzialean emango da eta izen-emateak dagoeneko irekita daude.
Mekanizazioa osagaien fabrikazioko fabrikazio-prozesu garrantzitsuenetako bat da hainbat industria-sektoretan, eta, joeren arabera, lehiakorrak izaten jarraitzeko, fabrikazio aurreratura egokitzeko gaitasun handia duten profesionalak behar dituzte enpresek. Fabrikazio Aurreratu Jasangarriari aplikatutako Mekanizazioan aditu den ikastaro honen helburua da funtsezko ezagutzak eskuratzea, industriaren beharretatik hurbil dagoen prestakuntza teoriko-esperimentalaren bidez.
4 modulu
- Mekanizazio-prozesuen oinarriak: modelizazioa, mekanizagarritasuna, hozgarriak eta lubrifikatzaileak, ekipamendua eta osagarriak…
- Mekanizazio-prozesuen diseinua eta egiaztapena: ebaketa-erreminten diseinua eta fabrikazioa, baldintzen hautaketa, mekanizazio-prozesuaren diseinua, kalitate dimentsionala...
- Digitalizazioa eta mekanizazioaren jasangarritasuna: CAD-CAM, biki digitala, jasangarritasuna, joerak…
- Ikasturte amaierako lana
Erdipresentziala eta jarduera bereziekin
Eskola teorikoak aurrez aurre emango dira Arrasaten eta aldi berean online proiektatuko dira. Materiala eskuragarri egongo da ikastaroa online modu asinkronoan egiteko (denbora zehaztua).
Eskola teorikoak osatzeko, talde-lanak, eztabaidak, ariketak eta simulazioak egingo dira. Gainera, enpresa industrialetako hainbat ordezkarik hitzaldiak eskainiko dituzte (Third Way Systems, Kistler edo Sandvik).
Praktikak nahitaezkoak izango dira, aurrez aurre, unibertsitateko laborategietan (Arrasate), eta Azken Lana ikasleak lan egiten duen enpresan egingo da (langabezian egonez gero, unibertsitateak enpresa bat bilatuko du).
DATU PRAKTIKOAK:
- Izen-emateak zabalik
- Ikastaroa 2025eko maiatzaren 14an hasi eta 2026ko martxoaren 4an amaituko da
- Maiatzetik abendura emango dira eskola teorikoak
- Urtarriletik aurrera praktikak egingo dituzte
Kontaktua: profesionalak.mgep@mondragon.edu / 664 266716
Mondragon Unibertsitateak ibilbide luzea du profesionalentzako ikastaroak ematen. 23/24 ikasturtean 298 prestakuntza-programa eman zitzaizkien 2.600 profesional baino gehiagori.