3Kimu: batxilergo ikasleen artean, STEAM arloko bokazio eta asmo profesionalak piztea helburu duen erronka
3Kimu: batxilergo ikasleen artean, STEAM arloko bokazio eta asmo profesionalak piztea helburu duen erronka
3Kimu: batxilergo ikasleen artean, STEAM arloko bokazio eta asmo profesionalak piztea helburu duen erronka
Arizmendi ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak, Politeknika Txorierrik eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sustatutako erronkak arreta berezia jarriko du genero ikuspegian. Abenduaren 20an, topaketa egingo dute Arrasaten.
3Kimu da MONDRAGON ezagutza dibisioko Arizmendi ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak eta Politeknika Txorierrik elkarlanean sortu eta garatutako erronka, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen koordinaziopean. Hiru ikastetxeetako batxilergo Zientifiko-Teknologikoko ikasleek elkar interakzioan garatuko dute, beraz, ikastetxetik haratago, modu kooperatiboan landuko den erronka da, taldekatzeetan ere ikastetxe desberdinetako ikasleak nahastuko direlarik.
Proiektuaren helburua da STEAM arloan bokazio eta asmo profesionalak piztea, genero ikuspegian arreta berezia jarriz. Horretarako ikaslearen irteera profilak jasotzen diren konpetentzia matematiko, zientifiko eta teknologikoen ezaugarriak hartzen ditugu oinarritzat, baina baita konpententzia komunikatibo eleanitza ere. Erronkaren bukaeran, eskatu den produktuaren aurkezpena egin beharko baitute ikasleek. Gainera, ikastetxe haratagoko taldeko lan bat proposatzen denez, ikasleek landuko dituzte alderdi kooperatiboa eta enpatikoa.
Proposamenean, ikasleei erronka bat planteatuko zaie, eta erronka aurrera eramateko, baliabide pertsonal eta materialak beraien eskura jarriko dira. Erronkak ondorengo galdera gidariari erantzun beharko dio: "Nola babesten ditugu gauzak eta pertsonak talketatik?"
Galdera gidari horri erantzuteko, ikasleak bikoteka jarriko dira. Bikote bakoitzak beste ikastetxe bateko bikote batekin batera erronka aurrera eramateko laukotea sortuko du.
Ondorengoak izango dira erronkaren fase edo ekintza esanguratsuenak:
- Aurretiazko lana gelan. Ikastetxe bakoitzean, gainontzeko taldekideak ezagutu aurretik landuko diren zenbait ekintza.
- Proiektu hasierako topaketa: Abenduaren 20an, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan egingo da. Topaketa honetan erronkaren aurkezpena egingo da eta ikasleek euren taldekideak ezagutu eta irtenbidearen lehen zirriborroak garatuko dituzte.
- Proiektua gauzatu bitarteko jarduerak: Aste hauetan, ikasleak modu sinkrono eta asinkronoan lanean ibiliko dira. Bi asterik behin, gutxi gora behera, saio sinkrono bat izango dute beste ikastetxeko kideekin eta dagokien bidelagunarekin.
- Proiektu amaierako topaketa eta sari banaketa. Ekainean, erronkaren irabazleak jakinarazteko beste topaketa bat egingo da, “Final handia” izango dena. Bertan, finalera heldu diren taldeen irtenbideak aurkeztu, bozkatu eta irabazleek dagokion saria jasoko du.
Abenduaren 20an, topaketa
Arrasateko Garaia Parke Teknologikoak topaketa egingo dute parte-hartzaileek.
Honako egitaraua izango du 3Kimu ekitaldiak:
Aretoa:
- 09.30-10:15 Mondragon Korporazioaren kokatzea Ander Etxebarriak aurkeztuta (Mondragon Korporazioko Kooperatiba Hedapen arloko arduraduna).
- 10.15-10.30 Arazoetan Oinarritutako Proiektuen garapena.
- 10.30-10:45 Erronkaren aurkezpena.
- 10:45-11:05 Atsedena.
Muru eta Itxaropena gelak:
- 11:05-11:15 Bidelagunen aurkezpena eta taldekatzeak.
- 11:15-12:00 Ezagutza eta talde kohesio dinamikak.
- 12:00 -13:00 Erronkarekin bat egitea eta plangintza.